Pribatutasun politika sare sozialetan

Indarreko legerian ezarritakoaren arabera Datu Pertsonalen Babeserako Legea eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea aplikatuz, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuei buruzkoa (LSSI-CE), HERTELL SCOOP erakundeak erabiltzaileei jakinarazten die Facebook eta Linkedin sare sozialetan profilak sortzen hasi dela, produktu eta zerbitzuen berri emateko xedez.


HERTELL SCOOP erakundearen datuak: 

IFK: F20062030 

HELBIDEA: INDUSTRIALDEA 2 20267, IKAZTEGIETA (GIPUZKOA)
POSTA ELEKTRONIKOA: info@hertell.net
WEB DOMEINUA: www.hertell.net 


Erabiltzaileak profil bat dauka Sare Sozialean bertan eta HERTELL SCOOP enpresak sortutako orriarekin bat egitea erabaki du, Sarean argitaratzen den publizitatearen inguruko interesa adieraziz. Orri horrekin bat egitean, profilean argitaratutako datu pertsonalen tratamendurako baimena ematen du. 

Erabiltzaileak edozein unetan kontsulta dezake Sare Sozialaren beraren pribatutasun politika, eta bere pribatutasuna bermatzeko profila konfiguratu dezake. 

HERTELL SCOOP erakundeak sarbidea dauka eta erabiltzaileak argitaratzen duen informazioa tratatzen du, bereziki bere kontaktu izena. Datu horiek Sare Sozialaren barruan soilik erabil daitezke. Ez dira inolako tratamendu sistemetan gehituko. 

Datu pertsonalen datuen inguruko sarbide, zuzenketa, tratamenduaren mugatze, ezabatze, eramate eta aurka egiteko eskubideei dagokienez, HERTELL SCOOP enpresaren aurrean gauzatu daitezke, DBAOren arabera, baina honako xehetasunak izan behar dira kontuan: 

  • Sarbide eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonal zehatzei eta horien gainean egin den tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dauka, baita datuen jatorriari buruzko informazioa eta horien inguruko jakinarazpenen berri izateko ere. 

  • Zuzentzeko Eskubidea: Zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatu edo osatzeko eskatzeko eskubidea da. HERTELL SCOOP erakundearen kontrolpean dagoen informazioaren ingurukoa soilik izango da. Esaterako, erabiltzailearen datu pertsonalak jasota dauden eta orrian bertan argitaratu diren iruzkinak, irudiak edota edukiak ezabatzea.

  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Tratamenduaren arduradunak berez aurreikusitako tratamenduaren helburuak mugatzeko eskatzeko eskubidea da. 

  • Ezabatzeko eskubidea: Erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, DBAOean aurreikusitakoa edota horiek gordetzeko derrigortasuna zehazten duten bestelako araudiak izan ezik. 

  • Eramateko eskubidea: Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea, erabilera arrunterako eta irakurketa mekanikoa egin ahal izateko moduan, beste arduradun bati eman ahal izateko. 

  • Aurkaratzeko Eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua ez burutzeko eskatzeko edota tratamendu hori bera HERTELL SCOOP enpresako kideen aldetik bertan behera uzteko. 


HERTELL SCOOP enpresak honakoa egingo du: 

  • Profileko informazio publikora sartu. 

  • Erabiltzailearen profilean HERTELL SCOOP erakundearen orrian argitaratutako informazio guztia argitaratzea.

  • Sare Sozialaren bidez mezu pertsonal eta indibidualak bidatzea.

  • Orriaren egoeraren eguneratzeak, erabiltzailearen profilean argitaratuko direnak. 


Erabiltzaileak konexioak kontrolatu ditzake, interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu eta konexioak norekin partekatzen dituen mugatu. Horretarako, pribatutasun konfiguraziora sartu beharko da. 

Argitalpenak 

Behin HERTELL SCOOP enpresarekin bat eginda, iruzkinak, loturak, irudiak eta argazkiak argitaratu ahal izango ditu, edo Sare Sozialak jasotako beste edozein eduki. Erabiltzailea izan behar da titularra, kasu guztietan; egile eskubideak eta jabetza intelektuala izan behar ditu, eta hirugarrenen baimena ere izan behar du. Debekatuta dago moralaren, etikaren, zentzunaren eta egokitasunaren aurkako eduki edota irudiak orrian argitaratzea. Ezin izango dira argitaratu, bestalde, jabetza intelektualaren eskubidearen, irudi eskubidearen edota Legearen aurkakoak izan daitezkeen edukiak. Kasu horietan, HERTELL SCOOP erakundeak eskubidea izango du edukia berehala erretiratzeko, baita erabiltzaile hori blokeatzeko ere. 

HERTELL SCOOP erakundeak ez du erantzukizunik izango erabiltzaile batek libreki argitaratutako edukien gainean. 

Erabiltzaileak presente izan behar du beste erabiltzaile batzuek argitalpenak ikus ditzaketela. Beraz, bera da pribatutasunaren erantzule nagusia. 

Orrian argitara daitezkeen irudiak ez dira HERTELL SCOOP erakundearen tratamendu sistema batean ere gordeko, baina Sare Sozialean geratuko dira. 

Lehiaketa eta promozioak 

HERTELL SCOOP erakundeak eskubidea izango du lehiaketa eta promozioak antolatzeko, eta orriarekin bat egindako erabiltzaileak parte hartzeko eskubidea izango du. Horietako bakoitzaren oinarriak Sare Sozialean argitaratuko dira, horretarako plataforma hori erabiltzen denean. LSSI-CE legea betez, betiere, eta aplikaziozkoa izan daitekeen beste edozein araudi. 

Sare sozialak ez du gure promozioetako bat ere babesten edo administratzen, eta ez dauka horiekiko inolako loturarik. 

Publizitatea  

HERTELL SCOOP elkarteak Sare Soziala erabiliko du produktu eta zerbitzuen inguruko publizitatea emateko. Edonola ere, zure datuak ekintza komertzialak burutzeko erabiltzea erabakiz gero, beti beteko dira LSSI-CE eta DBAO. 

Ez da publizitatetzat hartuko beste erabiltzaile batzuei HERTELL SCOOP enpresaren orria gomendatzea, haiek ere promozioaz gozatu edo jardueraren inguruko informazioa ematea bada helburua. 

Ondoren, Sare Sozialaren pribatutasun politikarako lotura zehaztuko dugu: